Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Hernaniko Jabetze Eskola

24/09/2009 GMT 2

IKUSKIZUNA LEOKAN. Jabetze Eskolaren ikasturte hasiera

je-hernani @ 13:56

Irailaren 25ean, gaueko 22:30etan Leokan ikuskizuna antolatu da jabetze eskoei hasiera emateko.

Hirugarren urtez, antzina emakumeen topaleku, lan leku eta kontu toki izan zenean, berriro emakumeei eman nahi zaie protagonismoa. Emakumeak izan direlako Leokaren jabe, eta ezkutuan egon arren, emakume haiei eta oraingoei protagonismoa eman nahi diegu Leoka emakumeentzako berreskuratuz.

Arte diziplina desberdinetan dabiltzan herriko emakumeen eszenatoki, erakustoki, bihurtuko dugu Leoka. Tania Arriaga nafarraren "La espinita " laburmetraia ikusi ahal izango da eta Maider Zilbetik aukeratutako beste ikusentzunezko batzuk ikusi eta entzuteko aukera ere izango da. Gainera Ainara dantza eskolakoen dantzez eta Ania Ibargurenek eskainitako kontzertuaz gozatu ahal izango da.

Zatoz, ederki pasako dugu!

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!