Jabetze Eskolarako izen-ematea zabalik!
je-hernani @ 09:53

EMAKUMEENTZAKO JABETZE ESKOLA
Emakumeontzako hausnarketa, trebakuntza eta topaleku bihurtu nahi dugu eskola hau, ondorengo helburuekin:
- Emakumeen sormen lana eta borroka ezagutu eta baloratzea
- Emakumeon parte hartzea sustatzea, eragina izan dezagun bai politika publikoan eta bai historikoki baztertuak izan garen gainontzeko esparru sozial eta kulturaletan ere.
- Elkartrukerako sareak eratu eta gure arteko harremanak bultzatzea.
01 EMAKUMEEN IDENTITATEA ETA JABETZEA
Irakaslea: Pepa Bojo
Eguna: Astelehenetan
Ordutegia: 14:30etik 16:30era
Hasiera: Urtarrilaren 14an (20 ordu)
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Deskribapena: Emakumeen arteko topalekua izango da tailerra, gure emakume identitatearen inguruan hausnartzeko: gure mundu subjetiboaren ibilbidea, jendarte patriarkalaren garapena eta, noski, gure lekua honetan guztian. Orin nahi ditugun identitateak bilatuko ditugu eta hortik abiatuta gure botere pertsonalarekin bat egingo dugu. Honela, berdintasun harremanak sortuko ditugu, elkarren onarpen eta errespetua oinarritzat hartuta.
02 LITERATURA ETA EMAKUMEAK
Irakaslea: Mertxe Tranche
Eguna: Hil bakoitzeko 2. eta 4. ostegunetan
Ordutegia: 19:00etik 21:00etara
Hasiera: Urtarrilaren 10an (24 ordu)
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Deskribapena: Emakumezkoen literatur tradizioa, gaiak, emakume idazleek garai bakoitzeko kultura nagusiarekin zituzten hartu-emanak eta kultura horren erasoari nola egin zioten aurre... hori guztia ezagutzeak irakurle hobeak izaten laguntzen digu. Igarotako garaiak ezagutzeak garaikideak diren emakume idazleen egitekoa hobeto ulertzen lagunduko digu. Defentsa da... eta gozamena.
03 GURE EROTISMOA: SEDUKZIOA, ZENTZUMENAK ETA ESPAZIO PERTSONALA
Irakaslea: Clara Pérez Wolfram
Eguna: Asteazkenetan
Ordutegia: 18:00etik 20:00etara
Hasiera: Urtarrilaren 16an (20 ordu)
Hizkuntza: Euskeraz
Deskribapena: Zerk erakartzen gaitu emakume bati edo gizon bati begira gaudenean? Usainak, laztana, begiradak... beldurrez ala konfiantzaz bizitzen ditugu? Nola seduzitzen dugu? Mezu argiak ala mezu bitxiak bidaltzen ditigu? Zein eginkizun betetzen dugu gure istorio erotikoan? Eta zein da gure fantasiaren gidoia?
Tailer honetan bakoitzak bere jarrerak, bere beldurrak eta batez ere bere plazerra aztertuko du, ariketa praktikoen bitartez. Tailer honen helburu nagusia hau da: bakoitzak bere erotismoarekin esperimentatzea, bere burua hobeto ezagutzeko eta beldurretaz askatzeko.
04 BLOGAK ETA KOMUNIKAZIO DIGITALA
Irakaslea: Irene Ormazabal
Eguna: Asteartetan
Ordutegia: 18:00etik 20:00etara
Hasiera: Otsailaren 19an (20 ordu)
Hizkuntza: Euskeraz
Deskribapena: Ikastaro honekin, Sare digitalak emakumeei eskaintzen dizkieten jabetze-aukerak antzeman nahi ditugu. Teknologiari "beldurra galdu" eta teknologia berrietan emakumeok dugun eginkizunaren gainean hausnarketa egin nahi dugu. Ikastaroa praktikoa izango da: norberaren web tokiak egiten eta norbere edukiak argitaratzen ikasiko dugu eta sare digitalak sortuko ditugu. Landuko diren gaietako batzuk hauek dira: wikipedia eta wikiak; blogak; irudi digitalak; Fotolog plataforma; Flickr plataforma eta abar.
INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA:
Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailan
943-334-304
kontseilua1@hernani.net
http://jabetzeskola-hernani.nireblog.com
Izen emateko epea: urtarrilaren 2tik 11ra.
Prezioa: 15€
Tagak: jabetze_eskola hernani formazioa feminismoa izen_ematea
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi