Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Iraila 2009

Leokako emanaldiko argazkiak

je-hernani 28/09/2009 @ 09:47

Joan zen irailaren 25ean Leokan jabetze eskolen ikasturte hasierako ekitaldia egin zen. Hemen dituzue argazki batzuk.

dilshad-1_233x360.jpg

ainara-dantza-eskola_427x360.jpg

ania_480x360.jpg

publikoa_373x360.jpg

IKUSKIZUNA LEOKAN. Jabetze Eskolaren ikasturte hasiera

je-hernani 24/09/2009 @ 13:56

Irailaren 25ean, gaueko 22:30etan Leokan ikuskizuna antolatu da jabetze eskoei hasiera emateko.

Hirugarren urtez, antzina emakumeen topaleku, lan leku eta kontu toki izan zenean, berriro emakumeei eman nahi zaie protagonismoa. Emakumeak izan direlako Leokaren jabe, eta ezkutuan egon arren, emakume haiei eta oraingoei protagonismoa eman nahi diegu Leoka emakumeentzako berreskuratuz.

Arte diziplina desberdinetan dabiltzan herriko emakumeen eszenatoki, erakustoki, bihurtuko dugu Leoka. Tania Arriaga nafarraren "La espinita " laburmetraia ikusi ahal izango da eta Maider Zilbetik aukeratutako beste ikusentzunezko batzuk ikusi eta entzuteko aukera ere izango da. Gainera Ainara dantza eskolakoen dantzez eta Ania Ibargurenek eskainitako kontzertuaz gozatu ahal izango da.

Zatoz, ederki pasako dugu!

Jabetze eskolako ikastaro eskaintza '09. urria-abendua

je-hernani 09/09/2009 @ 14:22

Hernaniko Jabetze Eskola. Urria_abendua 09

Kurtso berria badator. Urria eta abendura bitarteko ikastaro eskaintza argitaratu dugu. Izen ematea, irailaren 14tik 29ra izango da. Udaleko berdintasun Sailera deituz (943 337017) edo irantzu-j@hernani.net-era idatziz. Internetez zuzenean ere egin dezakezue. Behean duzuen orria bete eta ordainagiriarekin bidali irantzu-j@hernani.net-era.

Animatu, eta eman izena jabetze eskolan!

Izen emate orria<