Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Hernaniko Jabetze Eskola

Artxiboa: Urria 2007

15/10/2007 GMT 2

Amherrek antolatuta, kulturarteko astea

je-hernani @ 12:51
Amher Hernaniko Elkarte Multikulturalak honako egitaraua prestatu du aste honetarako:
  • Urriak 15, astelehena

19:00 Kontzertua Tilosetan "Son del río" taldearekin (Kubako musika tradizionala)

  • Urriak 18, osteguna

19:30 Hitzaldia Biteri Kultur etxean, "Emakume etorkinak: mundua aldatzen duten abenturazaleak" Isabel Holago (Antropologoa, Al Hanan, Catalunya, Elkartea)

  • Urriak 19, ostirala

17:00 Jaialdi multikulturala Atsegindegin: txokolatada, jolas kooperatzaileak, kontu-kontari, dantza arabiarrak...

  • Urriak 20 eta 21, larunbata-igandea

12:00 - 14:30 Argazki erakusketa, "Emakumea eta inmigrazioa", eta munduko musikak Plaza Berrin.

AMHER - SOS Arrazakeria. Tel: 943 33 60 71 - 667 71 09 28

10/10/2007 GMT 2

Clara Wolframi elkarrizketa Kronikan

je-hernani @ 08:46



«Denok dugu plazerrerako gaitasun mugagabea, baina ezagutu eta baloratu egin behar dugu»

CLARA Wolfram izango da Berdintasun Sailak antolatutako Jabetze Eskolen barruan, ‘Erotismoa tratu onaren bidean’ izenburua duen tailerra gidatuko duena. Tailerra urriaren 17an hasiko da. Ikastaroan izena emateko: 943-337010/943 337043.

2007/10/08 - Astelehena

zer landuko da erotismoaren inguruko saioan?

besteekin nola harremantzen garen aztertuko dugu, nola komunikatzen garen eskuekin, begiekin, nola hurbitzen garen besteengana... gure gorputzetik abiatuko gara, ariketa praktikoak egingo ditugu. gure gorputzean gordeta dauden izan ditugun bizipen erotikoak, horien aztarnak. gure gorputzak adieraziko digu zerk sortzen digun exzitazioa, zerk beldurra, non jartzen ditugun mugak. emakumeok orokorrean erotika global bateanmurgiltzen gara, hau da, guretzako erotikoa da komunikazioa, sedukzioa, gorputz osoko sentsazioak, baita emozioak ere. emakumeon erotika ez da genitaleetara murrizten, gure genitalak ez baitira sozialki botere sinbolo bat. ez diegu hainbeste garrantzirik ematen.

gure begirada eta gizonena ezberdinak dira. guek ez dugu gizonaren gorputza zatikatua ikusten, edo gorputza bere izaeraz bereizten. gizonek berriz askotan gure gorputza zatikatuta ikusten dute, eta ez bere osotasunean. beraientzako ere hau muga izaten da. berez, asko ez daude eredu horretan eroso, gizona dominantea den eredu horretan.

nola bizi dugu erotismoa gure gizartean?

modu murritzean bizitzen da, beldurrak nagusitzen direlako. buruan ditugun irudi erotikoak gehienetan gizonen ikuspuntu dominante batetik abiatzen dira, hau da, gizonen plazer genitalerako pentsatuta daude, dominazioaren plazerrerako. gizon asko ez daude gaur egun eredu horrekin gustora, baina hori da ikasitakoa eta zaila da ereduz aldatzea. emakumeok dugun erotika ia ikustezina da. emakumeek sexologoarengana jotzen dute orgasmoak ez dituztelako, edo desioa sentitzen ez dutelako. gizonek, berriz, zakila gogortzen ez zaielako, edo azkar isurtzen direlako. genitalitatea derrigorrezkoa bihurtu da, bereziki orgasmoa, eta beste erotismo formak gutxi lantzen dira. bainan horiek dira emakumee gehien ezagutzen dituztenak, erotismo globala bat elikatu dutelako txikitatik.

erotikak zer nolako garrantzia du pertsonongan?

gu gara gure erotika. hau da, guk nola seduzitzen dugun, nola erakartzen ditugun besteen begiradak, desiatuak sentitzen garen, desiatuak izatea merezi dugun, hau guztia mugitzen da gure erotikan, gure barnean. hau guztia gorputzarekin adierazten dugu, nahita edo nahigabean. agian ez dugu inor erakartzen, hori baita bidaltzen dugun mezua: nire gorputzak edo nire pertsonak ez duela merezi arreta. edo ezetzaren beldurra dugulako, gure autoestima jokoan jartzen dugulako. beraz, gure erotika aztertzerakoan geure burua hobeto ezagutzen dugu. plazerrarekin bizi denak ber e burua gehiago maitatzen du. gorputz guztiek, lodiek, txikiek edo haundiek, plazerra sentitzeko gaitasun mugagabea dute, eta gaitasun hori da pertsonak edertzen dituena. bere plazerra ezagutzen duenak ez du bere autoestima jokoan jartzen ligatzerakoan, plazerra eskeintzen baitu, ez bilatzen.

hartzen al dugu denbora plazerrerako?

misterio bat dirudi, baina plazerra ez dago ia inoiz gure lehentasunen zerrendan. ikastaroan plazerrari denbora eskainiko diogu, eta saiatu ere hori ohitura bihurtzen. egunerokotasunean oso denbora gutxi eskaintzen diogu gure plazerrari. gure gizartean produktibitatea nagusitzen da, gehienetan emakumeoak askoz denbora gehiago ematen dugu besteak zaintzen gure burua zaintzen baino. baina guk hori merezi dugu, gure burua zaintzea, baina ez dugu hori aski.

zer gabeziak ikusten ditugu gaur egun erotismoari dagokionean?

badirudi erotismoa logelara mugatu dugula, eta harreman genitaleetara. noski, harreman genitaletan izugarrizko plazerra bizitu daiteke, baina hori helburu bakarra denean beste guztia ahaztu egiten da. txikiak ginenean askotan erotismo zabalago bat elikatzen genuen, laztanak aurpegian, ilean, bizkarrean, oinean... lagunekin eskujokuak, besarkadak, baita bibrazioak aluan txirrindan ibiltzerakoan... ez zegoen mugarik, plazerra helbururik gabe bizitzen genuelako, inor ez baitzigun esan hori sexuala zenik, eta beraz ez zen tabu bat. orain beste herrialde batzuetara bidaiatzen dugunean piztu egiten gara. denak sexu jokuetan ari direla iruditzen zaigu, erotismoa ‘airean’ baitago, usaintzen delako. hemen ez, hemen zertxobait azeptikoagoak bihurtu gara. beste herrialdeetan gizonek ere seduzitzen dute. hemen badirudi beldur haundiagoa dagoela gizonen aldetik, nolabaiteko konfusioa ligatze eta erasotzearen artean. eta dantza gutxi egiten dugu. dantza egiterakoan gorputzak bere sentsualitatea adierazten du, bere plazerra, bere erritmoa. dantza egiten ez den tokian gutxiago seduzitzen da, eta beraz, gutxiago ligatzen da.

zer behar da erotikoa izateko?

denak gara erotikoak, ez dugu ezer berezirik behar. hori bai, ez bazaitu gustatzen geure gorputza orduan geure plazerra izkutatuko dugu. ez badugu geure burua maitagarri ikusten, ez dugu sentituko beste bati gustatu ahal diogunik, eta ez dugu gure plazerra aldarrikatuko. gure buruaz harro sentitu behar dugu gure modu erotiko propian agertzeko. plazerra eskaintzea edo gorputza oparitzea ez da gauza bera. emakumeok batzuetan hori egiten dugu, bestearen plazerrerako jokatuko, baina horrek ez gaitu aberasten, ez gara zoriontsuagoak ez badugu gure plazerra aldarrikatzen, gure beharra definitzen.

edozerk balio al du erotismoan?

bai, edozerk balio du adostua baldin bada, eta bien, hiruren edo bosten onerako baldin bada. nik fantasia sadomasokista batekin jolastu dezaket bestea prest badago eta berarentzat ere plazerra bada. baina, inor benetan mindu gabe. fantasiarekin jolastu daiteke, baina errealitatearekin nahastu gabe. fantasia errealitatearekin nahasten duenak erasotzailea bihurtu daiteke.

ikastaroak zertan lagunduko digu?

geure plazerra ezagutzen eta beraz geure burua zaintzen, edo tratatzen. guk ere gure burua zaindu behar dugu, guk ez badugu zaintzen beste inork ez du egingo. denak dugu plazerrerako gaitasun mugagabe bat, baina ezagutu eta baloratu egin behar dugu.

erostimoaz gain, beste gai batzuk ere landu dituzu, ezta?
gure artean bizi diren emakume etorkinen proiektuak, ametsak eta errealitatea aztertu izan ditut, eta liburu bat argitaratu horren inguruan. emakumeen eta gizonen arteko harremanen inguruan hainbat lan egin ditut, hau da, generoarekin lotuak dauden gaiak landu, hori baita nire gustukoa, eta nire formakuntza. generoan aditua naiz, eta generoa gure bizitzaren atal guztiak baldintzatzen ditu: harremanak, lana, ekonomia, pertsonen balorazioa. erotismoan ere izugarrizko garrantzia du, horregatik erotismo master batean izena eman nuen. emakumeon erotismoa ikustezina dirudi, baina hor dago, zoragarria da, eta guk ez badugu baloratzen inork ez du egingo gizonezkoen botere eredua nagusitzen baita gizartean.

09/10/2007 GMT 2

Urriko ikastaroak

je-hernani @ 12:16

Komunikazioa eta jendaurrean hitz egiteko teknikak
Astearteetan 18:00etatik 20:00etara
Urriaren 16tik abenduaren 18ra
Euskaraz

Sexismoak hizkuntzaren erabileran eta generoak komunikazioan duen eragina aztertuko dugu. Komunikazioan parte hartzen duten beldurrak eta elementuak zeintzuk diren identifikatuko ditugu ikastaroan, jendaurrean hitz egiteko izaten ditugun zailtasunak gainditzen lagunduko diguten teknikak lortzeko, beti ere aurrean ditugun entzuleak eta egoera kontuan izanik

Gure erotismoa tratu onaren bidean
Asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara
Urriaren 17tik abenduaren 19ra
Euskaraz

Nola bizi dugu gure gorputza? Nola adierazten gure desioak? Zaila ala erraza estés esatea? Ba al dago tokirik gure fantasietarako? Gure kulturan nagusitzen den erotismo eredua gizonen ikuspuntu genitaletik habitasen da. Emakumeon erotismo propioa berriz, ikusezina da. Baina erotizatzen al gara gu tratu oneko harremanetan? Nola baztertu gustatzen ez zaiguna eta nola adierazi nahi duguna? Tailer honetan hau guztia aztertuko dugu, hariketa praktikoen bitartez.

Munduko emakumeen literatura
Hil bakoitzaren 1. eta 3. ostegunetan 19:00etatik 21:00etara
Ikasturte osoan, urriaren 18an hasita
Euskaraz

Ekialde Ertaineko, Asiako eta Afrikako emakumeek gaur egun egiten duten literatura ezagutu, irakurri eta aztertuko dugu. Beraiek esango digute zer pentsatzen eta sentitzen duten gai hauen inguruan: dotea, esplotazio sexuala, fundamentalismoak, ablazioa, oinetan bendak jartzea, erbestea, migrazioa e. a. Elkartasunerako eta biziraupenerako erabiltzen dituzten estrategiak ezagutuko ditugu. Euren kantuak entzungo ditugu eta euren dantza eta erritoak ikusiko.

Literatura eta emakumeak
Literatura y mujeres
Urriaren 11n hasita, hil bakoitzaren 2. eta 4. ostegunean, 19:00etatik 21:00etara
Desde el 11 de octubre, el 2º y 4º jueves de cada mes de 19:00 a 21:00
Gaztelaniaz / Castellano

Emakumezkoen literatur tradizioa, gaiak, emakume idazleek garai bakoitzeko kultura nagusiarekin zituzten hartu-emanak eta kultura horren erasoari nola egiten zioten aurre… hori guztia ezagutzeak irakurle hobeak izaten laguntzen digu. Ez ditugu igarotako garaiak ezagutuko; garaikideak diren emakume idazleen egitekoa hobeto ulertzen lagunduko digu. Defentsa da… eta gozamena.

Conocer la tradición literaria femenina, sus temas, el diálogo que las escritoras de cada época establecieron con la cultura dominante y cómo consiguieron sobrevivir a pesar del ataque de esa cultura, nos orienta mejor como lectoras. No es un conocimiento del pasado, sino del modo de comprender mejor la labor de las escritoras que nos son contemporáneas. Es una defensa… y un placer.

Ikastaroen gaineko informazioa PDF dokumentua

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!